Patea kalearte eszenikoen profesionalen estaduko alkarteak antolatuko dau aurtengo ekitaldi erraldoia

Apirilaren 9 eta 10ean kalearte eszenikoen aurtengo fororik garrantzitsuena ospatuko da Bilbon

Garbitxu: “Frantzia erreferente itzela izan da urteetan kale antzerkian”

Patea kalearte eszenikoen profesionalen estaduko alkarteak antolatuko dau ekitaldi erraldoia Bilbon. Garbitxu (Oskar Castaño) Pateako presidenteak esan deuskuenez, Frantziako arte eszenikoetako pertsona ospetsuenek parte hartuko dabe, aurten Frantzia herrialde gonbidatua izango dalako.

Apirilaren 9 eta 10ean Bilbon ospatuko da foroa. Helburuen artean, hausnarketa bat egitea eta etorkizunerako topagunea izatea da, baina batez be kaleko arte eszenikoen esparru propioa lortzea estadu mailan, Frantziaren eredua segiduz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular